Irribarria-Gabirondo eta Murua-Garmendia, finalerdietara

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Elite mailako partidan parte hartu zuten bikoteak.

Larunbatean jokatu zen Ogi-Berri Txapelketako Migel Soroa Oroimenezkoaren final-laurdenetako lehen jardunaldia. 

Bi partida interesgarri espero ziren eta ez zuten huts egin nahiz eta markagailuak ez horrela erakutsi. Lehen mailako partidan Irribarria-Gabirondo ziren faborito garaipena lortzeko eta ez zuten huts egin (22-9). Nahiz eta galdu, Apaolaza eta Azpirozek itxura ona emanda agurtu dira txapelketatik. 

Ondoren, elite mailako partidan Muruak eta Garmendiak erakutsi zuten aurtengo txapela irabazteko hautagai garrantzitsuak izango direla. U. Amiano-Irazustabarrena bikoak ez zien erraz jarri, eta hasieran ematen zuen partida gogorra izango zela, baina azkenean faboritoek lortu zuten garaipena (22-11).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!