5.000 eurotik gora bildu dituzte ikerketa onkologikorako

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Argazkia: Minbiziaren Aurka Gipuzkoan

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak diru-bilketa egin zuen pasa den larunbatean, Toloan; ekarpen ekonomikoa egin zutenek izandako eskuzabaltasuna eskertu dute.

Gizarteak minbizia duten pertsonei babesa emateko, ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo eta gizarte-langileekin konpromisoa hartzeko eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzeko helburuarekin, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak diru-bilketa egin zuen pasa den larunbatean, Tolosan.

Guztira, 5.759,28 euro bildu zituzten, eta lortutako baliabideak ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko dira. «Diru-bilketari esker, ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programak egiten jarraitu, eta gaixotasunaren prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainak egiten jarraitu ahal izango dugu. Elkartearen zerbitzu guztiak doakoak dira eta, beraz, diru-bilketa bezalako ekimenak ezinbestekoak dira hauek mantendu ahal izateko», adierazi dute.

Hainbat boluntariok parte hartu zuten elkartasunez betetako jardunaldi honetan, hiriko hainbat tokitan jarri ziren mahaitan banatuta. «Elkartetik  eskerrak eman nahi dizkiegu boluntario guztiei, baita ekarpenak egin zituzten herritarrei ere, ekitaldi honetan eta beste batzuetan parte hartuz elkarteari laguntzen egiten duten lanagatik». 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!