Lehiberri eguna enpresen arteko harremanak sustatzeko

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Lehiberri eguna egiten ari dira Tolosaldea Garatzenek antolatuta. Tolosaldea Garatzeneko lehendakari-orde Alaitz Labaienek egin du ongietorria.

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren bilakaera eta aurreikuspenak ezagutzeko, eskualdeko enpresen esperientziak entzun zein ezagutaraztea, eta horien arteko harremanak sustatzen saiatzeko helburua du gaur egiten ari diren Lehiberri egunak. Alaitz Labaien Tolosaldea Garatzeneko lehendakari-ordeak egin du ongietorria eta lehen hitzartzea Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendariarena izan da. Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari buruzko aurkezpena egin du.

Talentuaren kudeaketari buruzko mahai-ingurua ere egin dute eskualdeko Omicron, Kimua Group, Casa Eceiza eta Bidegain enpresekin. Eta amaitzeko networking espazio bat izango dute enpresen arteko harremana sustatzeko, lankidetza aukerak sortzeko eta enpresak bata bestearengandik gertuago sentitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!