Eguberrietan Tolosan izango da Gure Zirkua

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Gure Zirkuko taldekideak. Argazkia: Gure Zirkua.

Urte zaharreko azken egunetan eta urte berriko lehen egunetan zenbait saio eskainiko ditu euskarazko zirkuak, San Esteban auzoko karpan; gainera, haurrentzako ikastaroak eskainiko dituzte.

Aurtengo udan seigarren bira amaitu ondoren, Gabonetan Tolosara itzuliko da Gure Zirkua. Oraindik emanaldiak zein egunetan egingo dituzten adierazi ez badute ere, sarrerak azaroaren 27tik (astelehena) aurrera jarriko dituzte salgai Gurezirkua.eus webgunean.

Horrez gain, zirku ikastaro trinkoa eskainiko dute, abenduaren 26tik 30era. Bi saio izango dira egunero, 9:30etik 11:00etara edo 11:30etik 13:00etara. 2017an edo lehenago jaiotako haurrentzat izango da ikastaroa, eta izena emateko galdetegi hau bete behar da. Ikastaroaren prezioa 80 euro da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!