Zenbait bizilagun ebakuatu behar izan dituzte Larramendi auzoan

Ataria 2023ko azaroaren 21a

Larramendi kaleko 6 zenbakiko (Azkarate Etxea) eraikina hustu behar izan dute duela minutu batzuk, segurtasunagatik, bertako zutabe bat lehertu ondoren. 

Udaltzainek, ertzainek eta suhiltzaileek bizilagunak atera dituzte etxeetatik. Teknikariak egoera aztertzen ari dira, eta udal ordezkariek egoeraren berri eman diete kaltetuei. Nora jo ez zuten bizilagunak herriko hotel batera bideratu dituzte.

Momentuz, eraikina eskoratu eta ingurua itxiko dute, segurtasuna bermatzeko. Tolosako Udalak inguru horretan kontuz ibiltzeko adierazi die herritarrei.

Argazkiak: Tolosako Udala

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!