Mugi Tolosa egutegiak banatzen hasiko dira bihar

Ataria 2023ko azaroaren 21a

Mugi Tolosa egitasmoaren irudiekin osatutako 2024ko egutegiak banatuko dituzte datozen asteetan, Zerkausian.

Azaroaren 22an (asteazkena), 23an (osteguna), 24an (ostirala) eta 29an (asteazkena) eta abenduaren 1ean (ostirala), Mugi Tolosa egitasmoko 2024ko egutegiak banatuko dituzte, 10:00etatik 12:30era, Zerkausian. 

Zazpigarren urtea da Tolosako Udalak Mugi egitasmoko irteeren argazkiekin osatutako egutegia banatzen duela. Gizarte ekimen kolaboratibo hau gizarteratzea da proiektu honen helburu nagusia, bertan parte hartzen dutenen poza ikustaraziz, belaunaldien arteko harremanen garrantzia nabarmenduz eta jarduera fisiko ezberdinen arteko harremanak sendotzeko duen ahalmena balioan jarriz. Gainera, gero eta adineko gehiago dago bakarrik bizi dena, eta jarduera fisikorik egiten ez duena. Mugi egitasmoaren bidez, egoera baztertzaile honi buelta ematea da helburua. 

Udaleko ordezkariekin batera, Mugi Tolosako antolakuntzako kideak izango dira 2024ko egutegiak banatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!