Ostalaritzako hitzarmen kolektibo berriari buruzko tailerra, bihar

Ataria 2023ko azaroaren 21a

19:00etan izango da saioa, Tolosako kultur etxean, hitzarmen berriaren aldaketez eta langileen oinarrizko eskubideez hitz egiteko.

Kontseilu Sozialista Tolosaldeak eta Tolosaldeko Laneko Autodefentsa Sareak antolatuta, Gipuzkoako Ostalaritzako Hitzarmen Kolektibo berriari buruzko tailer bat egingo dute, bihar, asteazkena; 19:00etan izango da saioa, Tolosako kultur etxean. Bertan, hitzarmen kolektibo berriak dakartzan aldaketak zein ostalaritzako langileek dituzten oinarrizko eskubideak landuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!