Igande honetan jarriko dute Belate eta Larramendi auzoen arteko pasabidea

Ataria 2023ko azaroaren 20a

Gaurtik igandera egitura jartzeko lanak egingo dituzte, hortaz, aste honetan ezingo da autorik aparkatu inguruko aparkalekuetan. Igandean Belate pasealekua guztiz moztuko da ibilgailu eta oinezkoentzat, Hernialdeko bidegurutzera arte, garabiak jartzeko.

Larramendi eta Belate arteko pasabidea hurrengo igandean, azaroaren 26an, kokatuko dute bere tokian. Egitura gaur ekarriko dute, eta aste osoan zehar egingo dituzte muntaketa lanak. Lan horien ondorioz, gaurtik igandera Belate pasealekuko aparkalekuetan ezingo da autorik utzi. Hala ere, Zuloaga auzora doan bidea irekita mantenduko da.

Igandean, berriz, Belate pasealekua guztiz moztuko dute Hernialdeko bidegurutzeraino, oinezko nahiz ibilgailuentzat, hiru garabi jarri behar baitira, bi Belate auzoan eta beste bat Larramendin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!