Ogi-Berri Txapelketako final-laurdenak hasiko dira larunbatean

Ataria 2023ko azaroaren 17a

Migel Soroaren Oroimenezkoan bi partida jokatuko dira Beotibar pilotalekuan, larunbatean, 17:00etan hasita.

Ogi-Berri Txapelketako Migel Soroa Oroimenezkoaren final-laurdenak jokatuko dira bihar, larunbata, 17:00etatik aurrera, Beotibar pilotalekuan. Lehen partidan, lehen mailan, Irribarria (Lapke) eta Gabirondo (aurrera Tolosa) bikoak Apaolaza (Hernani) eta Azpiroz (Irurtzun) bikoaren aurka jokatuko dute.

Bigarren partidan, elite mailakoan, B. Garmendiarekin (Lapke) Senar jokatzekoa zen, baina ataundarrak azaroaren 26an debuta egingo du profesionaletan Baikorekin, eta bere ordez Muruak jokatuko du. Beraien aurka Elola (Aurrera Tolosa) eta Irazustabarrena (Intxurre) bikoak jokatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!