Elolak eta Irazustabarrenak aurrera egin dute

Ataria 2023ko azaroaren 16a

Eskuinean, Irazustabarrena eta Elola.

Ogi-Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoaren laugarren jardunaldia jokatu zen aurreko igandean.

Lehenengo mailako partidan Lizeaga-Canseco bikoteak irabazi zuten Diaz de Gereñu eta Telleriaren aurka (22-10).
Irabazleek erakutsi zuten kontutan hartzeko bikotea izango dela.

Ondoren elite mailako pilotariak jokatu zuten. Partida parekatua espero zen baina ez zen horrela izan. Elola-Irazustabarrena bikoteak nahiko erraz lortu zuten garaipena Igoa eta Alduntzin nafarren aurka (22-12). Gipuzkoarrek hasieran errenta handia lortu zuten markagailuan eta nahikoa izan zuten garaipena lortzeko.

Asteburu honetan final-laurdenetako partidak izango dira eta maila handiko pilotariak ikusteko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!