Bisita gidatua Topic-en, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko

Ataria 2023ko azaroaren 14a

Ondarearen Europako Jardunaldiak askotariko ekitaldiak eta jarduerak barnebiltzen ditu. Europa osoan egiten dira ekitaldiak eta helburua da herritarrek ondarearekin eta historiarekin lotutako ondasun eta lekuak ezagutzeko aukera eskaintzea. Topic-en larunbatean egingo dute bisita gidatua.

Herritarrek txotxongiloen mundura hurbiltzeko aukera izango dute larunbatean, hilak 18. Bisita gidatua egingo dute; 10:30ean euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Parte hartzaileek Topic-en bildumako pieza esanguratsuak ikusiko dituzte lehenik eta ondoren, txotxongilo bat sortzeko eta antzezpen txiki bat egiteko aukera izango dute.

Bisitan parte hartzeko aurrez eman behar da izena cit@cittolosa.com helbidean edo 943 65 04 14 telefono zenbakian. Helduek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek 3 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!