Pilota Elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak, Beotibarren

Ataria 2023ko azaroaren 9a

Eskuz binakako partidak jokatuko dituzte, larunbatean, 10:30etik aurrera, hiru mailatan banatuta; tartean, eskualdeko bi elkarteko hiru bikote ariko dira txapelen lehian.

Nagusien Lehen Mailan, Alegiako Intxurre Pilota Elkarteko Irazustabarrena-Labaka bikoteak, Tolosako Amiano-Albeniz bikoaren aurka jokatuko du. Jubenilen Lehen Mailan, berriz, Intxurreko Iturrioz-Murua bikoa, Oiarpe elkarteko Leonet-Olaiz bikoaren aurka ariko da. Azkenik, Nagusien Ohorezko Mailan, Soraluzeko Balerdi-Murua eta Lapke Pilota Elkarteko Senar-Garmendia bikoteek jokatuko dute finala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!