Migel Soroa Txapelketaren partidak, igandean Beotibarren

Ataria 2023ko azaroaren 8a

Laugarren jardunaldiaren barruan, lehen mailako eta elite mailako partidak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita.

Astebeteko atsedenaren ostean, igandean bueltatuko da Ogi-Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoa. Hain zuzen, laugarren jardunaldia jokatuko dute Beotibar pilotalekuan, 17:00etan hasita. Lehen mailako partidak emango dio hasiera, Lizeaga (Mundarro) - Canseco (Titin) bikoak jokatuko duelarik Arambarri (Azkoitia) eta Telleria (Lapke) gipuzkoarren aurka. Partida oso irekia dago eta ez dago faborito argirik. 

Ondoren, elite mailan Elolak (Tolosa) eta Irazustabarrenak (Intxurre) neurtuko dituzte indarrak Olaetxea (Irurtzun) - Alduntzin (Zugarralde) bikote nafarraren aurka. Hori ere oso partida irekia dela azpimarratu dute antolatzaileek. Aipatu Irazustabarrenak, Aizpururen ordez jokatuko duela, azken honek eskuetan duen arazoa tarteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!