Zerkausian jokatuko da Tolosako XIX. Mus Txapelketa Azkarra

Ataria 2023ko azaroaren 7a

Larunbatean izango da, 16:30etik aurrera, eta egunean bertan eman ahal izango da izena.

Berez, Beotibar frontoian jokatu ohi da Tolosako Mus Txapelketa Azkarra, baina aurten, Lau Eta Erdiko Promozio Mailako Txapelketako finala bertan jokatuko denez, Zerkausira lekualdatu behar izan dute. Urtero bezala, lau erregetara eta 6 hamarreko 3 ustelera jokatuko dute.

16:30ean hasiko da, eta izen ematea bertan eman beharko da, 15:30etik aurrera. Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko du.

Azken edizioetan 100 bikote baino gehiagok parte hartu izan dute, sariek erakarrita. Aurten ere antzeko kopuruetan ibiltzea espero dute antolatzaileek, sari ederrak egongo baitira jokoan.

Sariak:

  • 1. 1.500 € eta txapelak
  • 2. 600 € eta garaikurrak
  • 3. 300 €
  • 4. 150 €
  • 5.etik 8.era: Bazkariak Botarri, Izarra, Izaskun eta Bidebide jatetxeetan.
  • Kontsolamendu fasean ere sariak izango dira, txapeldunentzat (300 €) eta txapeldunordeentzat (150 €).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!