Asteburu betea

Ataria 2023ko azaroaren 7a

Bedaiotarrek Asteburu Kulturala izan dute. Ostiraletik hasita askotariko ekitaldiak izan dituzte aukeran.

Asteburu betea izan dute Bedaion. Haurrentzako zinea izan zuten ostiralean, eta larunbatean bi tailerrekin hasi zuten eguna; xaboia egiten ikasi zuten lehenik Izpilikuren eskutik, eta gero, kandelak egiten aritu ziren Balerdipekoen laguntzarekin. Kantu afariarekin amaitu zuten eguna eta igandean azoka egin zuten.

Argazkiak: Bedaiotarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!