Markina-Xemeingo ahuntz gazta, Euskal Herriko onena

Ataria 2023ko azaroaren 4a

Euskal Herriko gazta eta esneki mota guztien txapelketaren bigarren edizioa egin dute gaur goizean Beotibar Pilotalekuan. 85 gazta eta jogurt aurkeztu dira, eta Asteasuko Goine gaztandegiak pasta biguneko saria jaso du.

Atzo eta gaur ospatu dute Esneki, Euskal Herriko gazta eta esnekien azokaren bigarren edizioa. Gaur goizean, 30 kidek osatutako epaimahaiak 85 gazta eta jogurt dastatu ditu eta ebatzi dute Markina-Xemeingo Larruz ahuntz gazta dela Euskal Herriko onena. Eskualdeko Goine gaztandegiak ere jaso du aitortza: pasta biguneko kategorian Gala izendatu dute gaztarik onena.

II. ESNEKI TXAPELKETAKO SARIDUNAK

  • Esneki Sari Nagusia, Euskal Herriko Gazta Onena: Markina-Xemeingo LARRUZ (S.C. Muniozguren) ahuntz gazta.

Maila bakoitzeko irabazleak:

  • Gazta fresko eta gaztanberak
    • Esne ekoizle eta eraldatzailea: Lusuri-ren ardi gazta freskoa
  • Gazta laktikoak
    • Esne ekoizle eta eraldatzailea: Askibil-en Auntzai Leuna
    • Esne erosle eta eraldatzailea: Elkano-ren Sugaar
  • Pasta bigunak
    • Esne ekoizle eta eraldatzailea: Goine-ren Gala
    • Esne erosle eta eraldatzailea: Agour-en Saint Sauveur Gazta
  • Gazta urdinak
    • Esne ekoizle eta eraldatzailea: Kortariko Borda-ren Erreka
  • Behi-gazta onduak
    • Esne ekoizle eta eraldatzailea: Kortariko Borda-ren Lixardia
    • Esne erosle eta eraldatzailea: Agour-en Errota
  • Ardi-gazta onduak
    • Esne ekoizle eta eraldatzailea: Remiro gazta
  • Ahuntz-gazta onduak
    • Esne ekoizle eta eraldatzailea: Larruz Ahuntz Gazta
  • Jogurtak
    • Esne ekoizle eta eraldatzailea: Iztueta-ren jogurt krematsua

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!