Auto batek su hartu du Arriaran gasolindegian

Ataria 2023ko azaroaren 1a

Argazkia eta Bideoa: Whatsapp.

Tolosako Arriaran gasolindegian auto batek su hartu du 14:45 aldera. Ez da kalte pertsonalik egon eta suhiltzaileek segituan itzali dute sua.

Tolosako Larramendi auzoan kokatutako Arriaran gasolindegian su hartu du auto batek, 14:45 inguruan. Suhiltzaileak segituan bertaratu dira, eta sua itzaltzea lortu dute. Kalte pertsonalik ez dela izan adierazi du Tolosako Udaltzaingoak, baina, hori bai, autoa erabat kiskalita geratu da.

Antza, autoak arrankatzen ez zuela eta, pintzak jarrita saiatzen ari zen jabea, eta orduan piztu da sua.

Gasolindegi ondoan horrelako sute batek eragin dezakeen arriskuak eraginda, unearen argazki nahiz bideoak segituan zabaldu dira sare sozialetatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!