Rondilla eta Barrena kaleetan gauetan bertakoek soilik izango dute aparkatzeko aukera

Ataria 2023ko urr. 31a, 18:00

TAO kontratu berria du Tolosako Udalak eta bi kaleak 19:00etatik 8:00etara gune zuriak (egoiliarrentzat) bihurtuko dira. Aurrerago jakinaraziko da zein egunetan sartuko den indarrean araudi berria; bitartean egoiliarrentzako espazio berriak seinaleztatzen hasiko da udala. 

Tolosako Udalak TAO kontratu berria sinatu berri du eta herritarrentzako aldaketa garrantzitsu bat ekarriko du: Rondilla (bi aldeetan) eta Barrena kaleetan, astegunetan 19:00etatik 8:00etara egoiliarrek soilik aparkatu ahal izango dute. Larunbatetan 13:30etik aurrera ezarriko da neurri hori, eta igande eta jaiegunetan egun osoz ere aplikatuko da.

Gaur egun, Rondilla kaleko zenbaki bakoitien aldean egun osoan zehar aparkatu dezakete egoiliarrak ez direnek, baino hemendik aurrera soilik egunez aparkatu ahalko dute, 8:00etatik 19:00etara. Gainera, Rondilla eta Barrena kaleetako aparkalekuak eguerdietan ere egoiliarrentzat gordetako guneak izaten dira.

Datozen asteotan seinaleztatuko dute gune zuri berria eta aurrerago jakinaraziko dute neurria zein egunetan sartuko den indarrean, bertakoek soilik izan dezaten gauetan aparkatzeko baimena.

TAO-ren banaketa berria
  • Gune gorria 24 orduz:
    • Belate 2tik 12ra eta Zuloaga: egoiliarrak.
    • San Joan kalea (Uzturre egoitzaren atzealdea): egoiliarrak.
    • Antonio Lekuona, Beotibar eta Rondilla kaleen atzealdea: egoiliarrak.
  • Gune gorria:
    • Rondilla (bi aldeak) eta Barrena kaleak: astegunetan 19:00etatik 8:00etara, larunbatetan 13:30etik aurrera, eta igandetan eta jai egunetan egun osoz, egoiliarrak soilik.
    • Belate pasealekua (ibaiaren ondoko aldea): astegunetan 19:00etatik 8:00etara, larunbatetan 13:30etik aurrera, eta igandetan eta jai egunetan egun osoz, egoiliarrak soilik.
  • Gune marroia:
    • Rondilla kalea (bakoitien aldea): astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 eta 16:00-19:00; larunbatetan, 9:30-13:30.
    • Barrena kalea, San Frantzisko pasealekua Foruen Etorbideraino eta Foruen Etorbideko 5. zenbakiraino.
  • Gune zuria:
    • Rondilla kaleko 11. zenbakian eta Zumalakarregi kaleko 3. zenbakian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!