Asteburu kulturala egingo dute Bedaion

Ataria 2023ko urriaren 31

Ostiraletik igandera denetariko kultur jarduerak antolatu dituzte.

Bedaion Asteburu kulturala antolatu dute datorren aste bukaerarako. Ostiral iluntzean hasiko da egitaraua haurrentzako zine saioarekin, larunbatean denetariko ekimenak egingo dituzte arratsaldeko lauetatik aurrera, eta igandean izango da azken ekimena: Bedaioko azoka.

EGITARAUA
  • Azaroaren 3a, ostirala
    • 20:30. Haurrentzako zinea.
  • Azaroaren 4a, larunbata
    • 16:00. Xaboia egiten ikasteko tailerra Izpilikuren eskutik (aurretik izena eman behar da).
      • Aldi berean, haurrentzat poltsak margotzeko aukera.
    • 18:00. Kandelak egiteko tailerra haurrentzat Balerdipekoren eskutik.
    • 19:30. Trikipoteoa.
    • 21:00. Kantu afaria gaztainekin (aurretik izena eman behar da).
  • Azaroaren 5a, igandea
    • 10:00. Bedaioko azoka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!