Tolosako Udalak autobus zerbitzu berezia jarriko du asteazkenean hilerrira igotzeko

Ataria 2023ko urr. 30a, 19:57

Santu Guztien Egunean, 45 minuturo garraio publikoa egongo da musika eskolatik eta hilerritik. Goizez, 9:00etatik 12:45era, eta arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara, eskainiko da zerbitzua.

Azaroaren 1ean, asteazkena, Santu Guztien Eguna dela eta, Tolosako Udalak autobus zerbitzu berezia eskainiko du hilerrira joateko. Autobus bat aterako da 45 minuturo musika eskolatik eta beste ibilgailu bat hilerritik. Horrela, hilerrira bidean, autobusak sei geraleku izango ditu: San Frantzisko eliza, geltokia, Berazubi auzoa, Iurreamendiko biribilgunea, kiroldegia eta Amarotz auzoa. Kontrako noranzkoan, garraio publikoa hilerriaren eta musika eskolaren artean geldituko da, ondoko leku hauetan: Iparragirre, Bizkaia kalea, J. A. Irazusta kalea eta Trinkete plaza. Hilerrira joateko zerbitzua goizez, 9:00etatik 12:45era, eta arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara, eskainiko da.

Aparkatzeko debekua

Tolosako Udaltzaingoak gogorarazi duenez, gaurtik asteazkena bitarte hilerrira joaten diren pertsona guztiek ezin izango dute hilerrira igotzeko aldaparen eskuinaldean aparkatu. Hilerriko sarreran buelta eman beharko da, eta beherantz jaistean, ibilgailua eskuineko aldean utzi ahal izango da. Trabak ekiditea eta herritar guztiei eta, bereziki, adineko eta mugikortasun urriko pertsonei mugikortasuna erraztea da helburua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!