Gozozaleen bilgune

Ataria 2023ko urriaren 28a

Jende asko gerturatu da Tolosa Goxua azoka berezira, momentu batzuetan Trianguloan jarritako 22 postuetatik ibiltzea ia ezinezko bihurtzeraino. 

Giro bikaina nagusitu da gaur, Tolosa Goxua azoka berezian. Gozozaleen bilgune izan da Trianguloa plaza eta askotariko gozoak egon dira aukeran. Guztira 22 postu egon dira eta momentu batzuetan postuetara iristea ere zaila izan da.

Azokarekin batera, sagar tarta lehiaketa egin dute. 14 herritar animatu dira lehiaketan parte hartzera eta bi sari banatu dituzte. Lehen saria Ximena Zeberio Karrera tolosarrak eskuratu du eta bigarrena Lezoko Marixel Orozko Sanchezek. Biek jaso dute Tolosako hainbat gozotegitan gastatu ahal izateko txekeak; lehenak 240 eurokoa eta bigarrenak 18o eurokoa. Epaimahaia Elena Arzak, Armintz Gorrotxategi eta Nieves Soroak osatu dute.

Gozogintza herritarrei eta gazteei gerturatzeko asmoz aurten ere 10 eta 11 urte arteko haurrek pantxineta ikastaroa jaso dute Tolosako gozogileen eskutik, eta ondoren herritarrek pantxineta horiek dastatu ahal izan dituzte. Izan ere, aurten pantxineta postrea izan du ardatz Tolosa Goxuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!