Txotxongilo Taldea omendu dute

Ataria 2023ko urr. 27a, 20:48

Unima Federazioaren XXII. Biltzarra egiten ari dira Topic zentroan. Gaur egin dute inaugurazio ekitaldia eta bertan Txotxongilo Taldeko Enkarni Genua eta Manolo Gomez omendu dituzte.

 

Kongresua aurkeztu eta inauguratu dute Topic-eko ordezkariek, Unima Euskal Herria elkarteko kideek eta Eva Serna Unima Federazioko lehendakariak. Ondoren, Txontxongilo Taldeko Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek hartu dute hitza eta omenaldia eskertu dute. Eguna amaitzeko Adolfo Ayusok Isabel Gasseti buruz hitz egin du, eta bukatzeko Genuak eta Gomezek Poesiarako Bideak antzezlana eskaini dute. Biharko ere egitarau zabala prestatu dute.

  • Urriak 28, larunbata
    • 12:00. Txotxongiloen Ondarearen Defentsa, Berrezarkuntza eta Dokumentazioari buruzko mintegia, Francisco Javier Cornejok aurkeztua eta moderatua eta Unimako Ondare Batzordeko lehendakaria den Idoya Oteguiren parte hartzearekin, ikusle guztientzat irekia. Oteguik testuinguru orokorrago batean kokatuko du mintegia, ahaleginak helburu unibertsalagoetara bideratzeko. Ondoren, Raquel Arrazionerok parte hartuko du. Kultur Ondasunak Zaindu eta Zaharberritzeko lizentziadunak txotxongiloak zaharberritzeko lanak egin ditu, besteak beste, Almagroko Antzerki Museo Nazionalean (Ciudad Real).
    • 16:30. Txotxongiloen Ondarearen Defentsa, Berrezarkuntza eta Dokumentazioari buruzko mintegia (bigarren zatia). Adolfo Ayusok parte hartuko du, Unimako Ondare Batzordeko kide gisa eta garai desberdinetan metatutako ondarean aditu gisa. Museoetan eta bilduma partikularretan gordetako ondarea kontserbatzeko, berreraikitzeko, erakusteko eta zabaltzeko prozesuetan ezinbestekoak diren ikerketa eta azterlanei buruz hitz egingo du. Amaitzeko, Ana Valls MAE-Bartzelonako Antzerki Institutuko Arte Eszenikoen Museoko zuzendariak, institutuari eta bere bilduma zabalari buruz hitz egingo du, baita Kataluniako txotxongilolari onenei buruz ere, hala nola, Juli Pi, Didó, Vergés familia edota H. V. Tozer. Kataluniako Eszena Digitala proiektuaren dokumentazio eta artxibo sistemari buruz ere mintzatuko da.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!