Hasi dira urteko asteburu luzeeneko festak

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko urr. 27a, 19:15

Larramendiko bizilagunek gaur arratsaldean eman diete hasiera auzoko jaiei. Txupinazoaren aurretik indarrak hartu dituzte txokolatea janez, ondoren erraldoiekin dantzan eta buruhandien aurretik korrika ibiltzeko.

Igande gauerdiko ordu aldaketaren (3:00etan 2:00ak izango dira) aurretik eta ondoren, Larramendiko auzotarrek badute zertaz gozatu. Heldu dira auzoko jaiak. Arratsaldean eman diote hasiera hiru eguneko egitarau zabalari, eta nola eman, gainera. Txupinazoa ez da izan festetako lehen ekintza. Horren aurretik, eta ondoren zetorrenari indarrez aurre egiteko, auzo elkarteko gurasoek prestatutako txokolatea dastatzeko aukera izan da.

Suziria lehertu ondoren, auzoko haurrek beraien erraldoiak eta buruhandiak atera dituzte, eta dultzaineroa eta guzti kalejiran aritu dira. Beste buruhandi batzuk ere ibili dira auzoan barrena, haurrak beldurtuz. Korrika saioen artean, barraketan ederki gozatu dute etxeko txikienek. Orain pintxo-potea egiten ari dira, eta ondoren Alaiki musika taldeak emanaldi bikoitza egingo du; lehena, 19:30ean, eta bigarrena, 23:00etan.

Hona hemen datozen bi egunetarako egitaraua:

  • Urriak 27, ostirala
    • 17:30. Txokolate jatea.
    • 18:00. Txupinazoa.
    • 18:00. Auzoko haurren erraldoiak.
    • 18:00. Buruhandiak.
    • 19:00. Pintxo-potea.
    • 19:30. Alaiki musika taldea.
    • 23:00. Alaiki musika taldea.
  • Urriak 28, larunbata
    • 10:00. Diana dultzaineroekin.
    • 11.00-13:00. Zirko eta ponpa tailerra, Intujairen eskutik.
    • 14:00. Bazkaria.
    • 16:00-18:00. Bingo musikatua, IntuDJai.
    • 18:00. Zirko txosko 'Oh Pera' zirku ikuskizuna.
    • 19:00. IntuDJai disko parranda familiarra.
    • 23:00. DJ Small helduentzat.
  • Urriak 29, igandea
    • 10:00. Txistulariak.
    • 11:00. Aldi bereko xake partidak.
    • 11:00. Patata tortilla lehiaketa.
    • 14:00. Bazkaria.
    • 17:00. Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa.
Erlazionatuak

Aspertzeko betarik ez, hasieratik

Josu Artutxa Dorronsoro 2023 urr 27 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!