Mendi bizikletarekin gozatzeko

Ataria 2023ko urriaren 24a

Tolosako Olarrain auzoko Abraham Olano Peñak antolatuta, igandean XXXIII. Abraham Olano Mendi Bizikleta Herri Trabesia egingo da.

Aurreko urteetan bezala, bi ibilbide izango dira aukeran: bat 32 kilometro eta 1.300 metroko desnibelarekin, eta bestea 27 kilometroko ingurukoa eta 1.000 metroko desnibelarekin. Ibilbideak Olarrain, Urkizu eta Albizturko lurretan barrena izango dira.
 
Irteera 09:30ean izango da, eta izen ematea egunean bertan Olarrain auzoan, 08:30etik 09:30era. Bidean, bi anoa gune izango dira eta inguratzen direnek zenbait opariren zozketan parte hartuko dute. Anbulantzia, laguntza mekanikoa eta bizikletak garbitzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!