'Inklusio bultzada' bertso jaialdia, igandean

Ataria 2023ko urriaren 24a

Iturria: Hernaniko Errugbi Taldea

Hernaniko Errugbi Taldeak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneak antolatuta, bertso saio berezia izango da urriaren 29an, Leidor aretoan.

Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantuan, Unai Elizasuk gaiak jarrita, 12:00etatik aurrera. Saioak Inklusio bultzada  du izena.
 
Hernaniko Errugbi Taldeak urteak daramatza errugbi inklusiboa lantzen eta garatzen eta duela gutxi Bikaintasun Saria ere jaso du. Lanketa horren barruan eta inklusioaren gaiari bultzada eman asmoz dator igandeko bertso jaialdia. Hainbat erakunderen babesa ere badu: Tolosako Udala, Hernaniko Udala, Atzegi, Gautena, Marea Urdina, Uliazpi, Pausoka eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa.

Sarrera 12 euro izango da eta hemen sakatuta erosi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!