Berazubi eta San Esteban auzoetako festen atzetik, heldu dira Larramendi auzokoak

Ataria 2023ko urriaren 24a

Larramendi Auzo Elkarteak antolatuta, festak egingo dituzte ostiraletik igandera bitarte; bazkarietarako eta patata tortilla lehiaketarako, auzoko tabernetan eman daiteke izena.

Egitaraua
  • Urriak 27, ostirala
    • 17:30. Txokolate jatea.
    • 18:00. Txupinazoa.
    • 18:00. Auzoko haurren erraldoiak.
    • 18:00. Buruhandiak.
    • 19:00. Pintxo-potea.
    • 19:30. Alaiki musika taldea.
    • 23:00. Alaiki musika taldea.
  • Urriak 28, larunbata
    • 10:00. Diana dultzaineroekin.
    • 11.00-13:00. Zirko eta ponpa tailerra, Intujairen eskutik.
    • 14:00. Bazkaria.
    • 16:00-18:00. Bingo musikatua, IntuDJai.
    • 18:00. Zirko txosko 'Oh Pera' zirku ikuskizuna.
    • 19:00. IntuDJai disko parranda familiarra.
    • 23:00. DJ Small helduentzat.
  • Urriak 29, igandea
    • 10:00. Txistulariak.
    • 11:00. Aldi bereko xake partidak.
    • 11:00. Patata tortilla lehiaketa.
    • 14:00. Bazkaria.
    • 17:00. Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!