Ur sarearen sektorizazioa egiteko lanak

Ataria 2023ko urriaren 23a

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Tolosako ur sarearen sektorizazioa egiteko lanak egingo ditu aste honetan eta datozenetan.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Tolosako ur sarearen sektorizazioa egiteko lanak egingo ditu aste honetan eta datozenetan. Aste honetan, ostirala bitarte, San Frantzisko pasealekuko 6. zenbakian egingo dituzte lanak, Leidor zinemaren parean, eta bidegorrian izango dutelarik eragina.

Datorren astean, urriaren 30etik azaroaren 3ra, Geltoki kalean egingo dituzte lanak. Azaroaren 6tik 10era, berriz, Plaza Zaharraren sarreran eta Zerkausia kalean ariko dira eta kasu horretan, oinezkoei eta ibilgailuei eragingo diete lanek. 

Tolosako Udalak, aldez aurretik herritarrei barkamena eskatu nahi die obra hauek eragin ditzaketen eragozpenengatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!