Palestinaren aldeko manifestazioa deitu dute urriaren 27an

Ataria 2023ko urriaren 21a

Sarraskiarekin amaitu. Palestina askatu! lelopean eskualdeko hainbat herritar elkartu dira gaur Tolosan. Hurrengo ostiralerako deialdia luzatu dute. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Triangelua plazatik.

Manifestazioaren deitzaileek hiru aldarri zabaldu nahi dituzte mobilizazio horretan. Alde batetik, estatu palestinarraren aitorpena eskatzen dute. Bestetik, okupazioaren amaiera. Azkenik, erasoekin amaiera exijitu dute. Manifestazioan parte hartzea eskatu diete eskualdeko herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!