Asuncion klinika

Asuncion Klinikako langileek bi greba egun gehiago deitu dituzte urrirako

Ataria 2023ko urriaren 18a

Urriaren 18rako eta 25erako deitu dituzte greba egunak, euren lan baldintzak hobetuko dituzten hitzarmenaren alde.

Hiru eguneko lanuzteak eta 24 greba egun aurrera eraman eta gero, beste bi greba egun deitu dituzte LAB eta ELA sindikatuek. Urriaren 18rako eta 25erako egin dute deialdia.

«Tolosako Invizako langileek zerbitzu publikoa eskaintzen dugu, beste eskualde batzuetan Osakidetzak egiten duena, baina batzuen eta besteen lan baldintzak oso urrun daude», esan dute langile ordezkariek. 2021etik berritu gabe dute hitzarmena eta urte hauetan eman den KPIa kontuan hartuta, %12,2ko eros ahalmena galdu dute. Hitzarmena berritzearekin, besteak beste, galdutako eros ahalmena berreskuratzea, KPIari erreferentzia egingo dioten soldata igoerak izatea eta 35 orduko lan astea egikaritzea dira lortu nahi dituztenak.

Langile ordezkariek zehaztu dutenez, «klinika kudeatzen duen Inviza enpresa-taldeak, 5,8 milioi euroko etekinak izan ditu azken lau urteetan, erregistroan dauden datuen arabera, baina enpresak orain arte ez du erakutsi negoziatzeko inongo borondaterik».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!