Hasiera eman diote X. Ogi-Berri Txapelketa Migel Soroa Oroimenezkoari

Ataria 2023ko urriaren 17a

Lehen mailako partidako protagonistak.

Alberdi-Uriondo bikotea elite mailan eta  Etxeberria-Albeniz bikotea lehen mailan izan dira aurrera egin dutenak.

Txapelketaren lehen jardunaldian bi bikote pasa dira final-laurdenetara. Lehen mailan, Etxeberria-Albeniz bikoteak garaipena lortu zuen Hormaetxe-Landa bikotearen aurka, 22-20. Elite mailan, J. Alberdi-Uriondo bikoteak garaipena lortu zuen, 22-16, Arteaga-Irazustabarrena bikotearen aurka.

Elite mailako partidaren protagonistak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!