'El nadador de aguas abiertas’ antzezlana ostiralean, Leidorren

Ataria 2023ko urriaren 17a

Tanttaka Teatroren lanak irekiko du Tolosako udazken-neguko egitaraua.

Leidor antzokiak El nadador de aguas abiertas antzezlana hartuko du ostiral honetan, urriak 20, 20:00etan. Tanttaka Teatrok eskarmentu handia du arte eszenikoetan eta Tolosan biltzen diren ikusleak bidaia emozional batera eramango ditu. Antzezlanak aktore baten istorioa kontatzen du, emazteak utzi egin du eta bera pentsamendu autosuntsitzaileen espiral batean sartzen da. Protagonistak 48 urterekin ikasiko du igerian familia-trauma bat ezkutatzen duen igerilari aditu bati esker eta bidean bere bizitzako ikasgairik garrantzitsuena ere jasoko du. Horrela, protagonista bizitzako ur handietan murgiltzen da erantzun bila, erronkei aurre eginez eta oztopoak gaindituz. Tanttakaren lanak identitate bilaketari eta ezezagunari aurre egiteko behar den adoreari buruzko hausnarketa indartsua eskaintzen du. Fernando Bernuesek zuzendu du lana, eta Markos Marin eta Adolfo Fernandez dira aktoreak.


Sarrerak eta eszena-bonuak
El nadador de aguas abierta saiorako sarrerak eskuragarri daude jada Kutxabanken webgunean edo Leidor antzokian. Gainera, ikasturte berrian, Kutxabanken edo Leidorren ere eros daitezkeen eszena-bonuetan berritasunak daude, eta, hemendik aurrera, eszena-bonuak 45 euroko prezioa izango du, eta, behin hori lortuta, udazkeneko programazioko ekitaldi guztietara sartu ahal izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!