Krosaren ondoren, aste kulturalaren txanda

Ataria 2023ko urriaren 17a

San Esteban auzoko Ttonttor Auzokide Kultur Elkarteak antolatuta, pasa den ostegunean herri krosa eta eta kros txikia egin zituzten; ostegunetik aurrera, zenbait ekitaldi egingo dituzte auzoan bertan.

Dena prest dute San Esteban auzoan, XXXV. Kultur Asteari jarraipena emateko. Pasa den ostegunean, herri krosa eta txiki krosa egin zituzten; igandean, berriz, mendi ibilaldiaren txanda izan zen. Ostegun honetatik aurrera, berriz, hamaika ekitaldi egingo dituzte auzoan.

XXXV. KULTUR ASTEA
  • Urriak 19, osteguna
    • 19:00. Pintxo-potea Hiru-Aldeta tabernan eta elkartean eta Estebaniari ongi etorria.
    • 20:30. Latindar dantza saioa, Bonbereneako saltsa zaleen eskutik.
  • Urriak 20, ostirala
    • 19:00. XX. Patata Tortilla Lehiaketa.
    • 22:15. Detritus Teatrus konpainiaren De masa madre antzezlana, auzo elkartean. Ostirala, urriak 20, 22:15etan, auzo elkartean. Belen Nevado da antzezlanaren egilea.
  • Urriak 21, larunbata
    • 10:00-19:00. 3x3 Nesken Boleibol Txapelketa, Ferialekuan. Sari banaketa: 19:30.
    • 11:00-12:30. 6 eta 12 urte arteko haurrentzat zirku tailerra, Gure Zirkua-ko karpa txikian, Iraitz Lizarragaren eskutik.
    • 17:00. Haur jolasak.
    • 18:00. Buruhandiak eta entzierroa zezen txikiekin.
    • 18:30. Txokolatea.
    • 23:00. Gabenara erromeria taldea. Ondoren. DJ Jotatxo.
  • Urriak 22, igandea
    • 9:00. Diana, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
    • 10:00. Trikitilariak, auzoko baserrietan.
    • 12:00. Kalejira, auzoko txarangak alaituta.
    • 14:00. Auzoko babarrun jatea.
    • Ondoren. Dantzaldia eta karaokea Joxe Mendizabalekin. Atsedenaldian, toka txapelketa, eta amaieran, bingoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!