Eusko Jaurlaritzak giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortuko du Joxi Zabala

Ataria 2023ko urriaren 16a

Pili Zabala arrebak atzo esan zion ETBri bere anaia giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortzekoak direla.

Atzo jakin zen Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak Joxi Zabala biktima gisa aitortzeko espedientea onetsi duela. Pili Zabalak ETBri eskainitako elkarrizketa batean eman zuen albistea eta azken pauso bat falta dela adierazi zuen.

Zabalak argitu zuen bere amaren izenean espediente bat aurkeztu zuela Eusko Jaurlaritzan, 12/16 Legeak bere anaia 1979tik 1999ra bitartean motibazio politikoko testuinguru batean giza eskubideen urraketa larrien biktima izan zela aitor zezan. Zabala urriaren 31n Donostian aurten aitortu diren polizia-abusuen biktimak aitortzeko egingo den ekitaldian egongo dela esan zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!