Europako txapel jaurtitzaile onenak Berazubin

Jon Miranda Labaien 2023ko urriaren 14a

Berazubi auzoko jaien barruan V. Europako Txapel jaurtiketa txapelketa egin dute gaur estadioan. Soraya Venegas eta Ruben Alves geratu dira txapeldun.

Tolosako Berazubi auzoan festak ospatzen ari dira eta gaurko eguna abiatzeko auzoko estadioan V. Europako Txapel jaurtiketa txapelketa egin dute.

Hauek izan dira sailkapenak:

  • Emakumezkoetan
  1. Soraya Venegas
  2. Leire Alonso
  3. Alba Lopez
  • Gizonezkoetan
  1. Ruben Alves
  2. Xabi Bueno
  3. Julian Zabaleta

Jaietako egitarauak iluntzera arte jarraituko du gaur. Hau da prestatu duten egitaraua:

  • 17:00. Holi festa plazan.
  • 18:30. Buruhandiak auzoko kaleetan.
  • 19:30. Titanes Show orkestraren lehen emanaldia.
  • 21:00. Danborradako partaideen afaria (Pikoteoa lokal aurrean).
  • 22:30. Danborrada auzoko kaleetan zehar Lasko Txarangarekin.
  • 23:45. Su artifizialak Berazubiko zubitik.
  • 00:00. Titanes Show orkestraren emanaldia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!