Iko Cuyaguaren kontzertua, bihar, Fronton kafetegian

Ataria 2023ko urriaren 11

Jatorri italiarra, venezuelarra eta espainiarra duen Iko Cuyagua musika taldeak kontzertua egingo du, bihar, 20:00etan hasita, Tolosako Fronton kafetegian.

2017an eta 2021ean disko bana kaleratu zuten, eta orain, El Bolero Del Fin Del Mundo euren kanturik berriena besapean dutela iritsiko dira lehenbizikoz Euskal Herriko oholtzetara. Etzi, ostirala, Donostiako Dabadaban ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!