Jon Esnaolak bere lehen liburua argitaratu du

Ataria 2023ko urriaren 9a

Xabier Irujo historialari eta idazlearekin elkarlanean, 'Suite Amaiur' liburua argitaratu du; biolin eta pianorako sortutako zazpi obra txikiz osatutako lana da. Eskuragarri dago OE Bulegoa argitaletxearen webgunean.

Jon Esnaola musikagile tolosarrak bere lehen argitalpena egin du, Xabier Irujo historialari eta idazlearekin elkarlanean. Irujok Amaiurko konkistaren inguruan idatzi izan du, eta kasu honetan, Esnaolari buruan zituen doinuak bidali zizkion, honek doinu horiek transkribatu eta obra berriak sortu zitzan. Azkenean, euskal folklorean inspiratutako kantuei buruzko zazpi pieza osatu ditu tolosar musikagile gazteak, biolin eta pianorako harmonizatuak, hizkuntza berri batekin.

Suite Amaiur partitura-liburua eskuragarri dago OE Bulegoa argitaletxearen webgunean, 20 euroren truke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!