Ander Zubillagak 'Elur' kantua argitaratu du

Ataria 2023ko urriaren 5a

Musikari tolosarrak bere bakarkako lehen abestia egin du, bere semeari idatzitakoa. «Fingerstyle estiloa landuz, abesti alai zein emotiboa sortzen saiatu naiz», aitortu du Zubillagak.

Bere lehen abesti honetan influentziak garbiak direla esan du: «Chet Atkins, El Twanguero edo Tommy Emmanuel bezalako maisuek irakatsi didate hizkuntza hau eta agerikoa da. Abesti honekin fingerstyle tradizioari nire ekarpena ere egin nahi izan diot».

Abestiaren azala, berriz, berarentzat garrantzitsuak izan diren elementuak uztartuz sortu duela esan du. «Elur jaio zeneko plazentaren marrazkia, bizitzaren zuhaitzarekin uztartzen saiatu naiz. Espero dut gustukoa izatea».

Musikari tolosarrak aurreratu duenez, udazken honetan argitaratuko duen diskoko aurrerapen kantua da hau.

  • Musika eta Grabazioa: Ander Zubillaga.
  • Nahasketa eta Masterizazioa: Beñat Igerabide.
  • Errealizazioa: Iñigo Asensio eta Imanol G. Gurrutxaga.
  • Muntaia: Imanol G. Gurrutxaga.
  • Ekoiztetxea: Korima Films.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!