Tolosa CF-ko atletismo eskolan izena emateko aukera zabalik

Ataria 2023ko urriaren 5a

Martxan dago Tolosa CF-ko atletismo eskola eta bertan parte hartu nahi duenak zabalik du horretarako aukera.

Berazubi estadioan egiten dira saioak, eta hiru mailatan banatuta dute eskola. Benjaminak (2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak) astearte eta ostiraletan elkartzen dira, 17:30etik 18:30era. Alebin mailakoak (2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak) astelehen eta asteazkenetan biltzen dira, 17:30etik 18:30era. Infantil mailakoak (2011 eta 2010 urteetan jaiotakoak) astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:20etik 18:35era.

Izena eman nahi duenak edo zalantzaren bat argitu nahi duenak 676 48 72 22 telefono zenbakira deitu dezake edo atletismo.tolosacf@gmail.com helbidera mezua idatzi dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!