Gaur jarriko da martxan Tolosa CF-ren eskubaloi eskola

Ataria 2023ko urriaren 5a

Tolosa CF-ren eskubaloi eskolaren denboraldiari hasiera emango diote gaur. 2012-1013 urtean jaiotakoek izango dute saioa ostegunetan, 18:00etatik 19:30era Tolosako Samaniego Ikastetxeko kantxan.

Infantil neskak (2010 eta 2011 urtean jaiotakoak) astelehenetan 17:30etik 19:00etara Tolosako Eskolapioetan elkartuko dira eta ostiraletan 17:00etatik 18:30era Irurako Ametsa trinketean. Infantil mutilak (2010 eta 2011 urtean jaiotakoak) astelehenetan 17:30etik 18:30era Irurako Ametsa trinketean elkartuko dira, astearteetan 18:00etatik 19:00etara Anoetako kiroldegian, eta ostiraletan 18:00etatik 19:00etara Irurako Ametsa trinketean.

Izena eman edo zalantzaren bat galdetu nahi duenak 670 670 034 telefono zenbakira deitu edo eskubaloia.tolosacf@gmail.com helbidera idatzi dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!