Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa

Ataria 2023ko urriaren 5a

DYA Gipuzkoak eskainita urriaren 16tik 27ra izango da, Larramendi kalean duen egoitzan.

Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa eskainiko du DYA Gipuzkoak, urriaren 16tik 27ra Tolosan, Larramendi kaleko 7an duen egoitzan. Ikastaroa 18:00etatik 21:00etara izango da, eta herritar guztiei zuzendua izango da. .

DYAtik esan dutenez, ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez ezagupenik izatea. «Egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dugu: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketenak, oso modu eroso eta atseginean erakutsiko ditugu, teoria eta praktika uztartuz», esan dute.

Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du. Matrikularen balioa, ikastarorako txostena barne delarik 120 eurokoa da, eta ikasle kopurua mugatua dela azaldu dute, «ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren». Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 943 46 46 2 zenbakira deitu beharko da edo Dyagipuzkoa.com webgunera sartu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!