Festetako azken jaurtialdiak

Leyre Carrasco 2023ko urriaren 1a

San Migel jaietako azken eguna ari dira ospatzen Tolosako Aldaba auzoan, eta toka txapelketa jokatu dute goizean.

Meza nagusiarekin abiatu dute eguna, eta ondoren, toka txapelketa jokatu dute pilotalekuan. Punteria doitzen ibili dira herritarrak, Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien erritmora, eta horren ostean, herri bazkaria egin dute bertan. Eguraldia ere alde izan dute goiz guztian zehar, eta arratsaldean ere halaxe izango dute. Izan ere, festak ez du etenik izango eta Alurr dantza taldearen emanaldiarekin agurtuko dituzte aurtengo festak, 18:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!