235 ikasleri mugikortasun gomendioak eman dizkie Udaltzaingoak

Ataria 2023ko irailaren 30a

Samaniego Ikastetxean egindako saioa.

Tolosako hiru ikastetxeetako LH6ko ikasleei bide-heziketa tailer teoriko eta praktikoak eman dizkie egunotan Udaltzaingoak.

Aste honetan bide-heziketa tailerrek eskaini ditu Udaltzaingoak Tolosako hiru ikastetxeetan: Samaniego Ikastetxean, Laskorain Ikastolan eta Herrikide Ikastetxean.

Guztira 235 ikaslek hartu dute parte. Bizikletaren erabilera egokia egiteko klase teoriko bat izan dute lehenengo, batik bat, segurtasuna indartu eta istripuak saihesteko hartu beharreko neurrietan sakonduz. 

Esate baterako, kaskoaren nahitaezko erabilera edo janzkera egokiari buruzko gomendioak eman zaizkie. Bizikletak izan beharko lituzkeen elementuen inguruan ere jardun dira: hala nola, txirrinak, argiak… 

Bidegorrietatik modu egokian joateko arau eta gomendioak ere eman zaizkie, oinezkoen guneak errespetatzeko sentsibilizazio lanak eginez. Zirkulazio-seinaleak nola interpretatu ere irakatsi zaie, bai txirrindulariei eragiten dizkietenak, baita gainerako erabiltzaileenak ere. 

Hori guztia praktikara eraman dute ondoren, udaltzainek lagunduta ibilbide bat egin baitute bizikletaz, herritik. Gune zaurgarrienetan zer egin eta nola jokatu azaldu diete udaltzainek. Modu horretara, elkarbizitza arazoak murriztu eta errespetuzko jokabideak sustatu nahi dira.

Datorren astean, dinamika bera jarraituko du Udaltzaingoak, LH5eko ikasleekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!