Martxelo Otamendi protagonista

Ataria 2023ko irailaren 30a

Xabier Telleriak gidatu du Galtzaundi Euskara Taldeak antolatzen duen Sormenetik egitasmoko saioa. Otamendi eta Telleria aspaldiko lagunak dira eta nabari zen hori. Txikitako pasarteekin hasi, gazte garaia, soldaduska, lehen lan urteak, Euskaldunon Egunkaria, Berria... pasarte ugari izan dituzte hizketagai.

Elkarrizketa eta musika uztartu ditu Martxelo Otamendi protagonista izan duen Sormenetik saioak. Iñar Sastre piano jotzaileak abestiak tartekatu ditu Otamendik bere bizitzaren hainbat pasarteren berri ematen zuen bitartean. Xabier Telleria tolosarrak egin ditu elkarrizketatzaile lanak eta jende ugari bildu da Zerkausiko azpialdean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!