Goraipatutako Klubaren Saria jaso du TAKEk

Ataria 2023ko irailaren 29a

Asteartean egin zen Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatutako Saskibaloi Gala, eta TAKEk jaso zuen 2022-2023 denboraldiko Goraipatutako Klubaren Saria.

Goar Artetxe TAKEko kirol arduradunak azaldu duenez, «klubean oso kontentu gaude sariarengatik. Saria ez du federazioak ematen, baizik Gipuzkoako klub guztien artean egindako bozketa baten bitartez erabakitzen da». Hori horrela, Artetxek gaineratu duenez, sariak erakusten du «gauzak ondo egiten ari garela eta jendeak horrela ikusten du eta baloratzen gaitu». «Pozik» daudela berretsi du , eta badakitela zein bidetik joan behar duten: «TAKE saskibaloi kluba erreferentea da Tolosaldean eta sari honekin ikusten dute Gipuzkoan ere egiten dugun lana ona dela. Harro gaude, beraz, jasotako sariarekin».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!