Ostiralean hasiko dira Aldabako San Migel jaiak

Ataria 2023ko irailaren 26a

Irailaren 29tik urriaren 1era ospatuko dituzte San Migel jaiak Tolosako Aldaba auzoan.

Ostiral honetan hasiko dira Tolosako Aldaba auzoko San Migel jaiak. Hilaren 29ko iluntzean mezak zabalduko du jaien egitaraua, 20:00etan. Jarraian, txupinazoa botako dute, eta 21:00etan, herri afaria egingo dute; trikitilariak arituko dira iluntzea girotzen.

Larunbatean, txirrindularien igoera izango da jaietako lehen jarduera, 17:30ean. Hurrengo ekimena, berriz, 21:00etan izango da: zahagiardoa. Ondoren, bingo jokoa egingo dute eta, amaitzeko, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek girotuko dute iluntzea.

Igandean, jaien azken egunean, 12:00etan meza nagusia izango dute. Orduerdi geroago toka-txapelketa jokatuko dute eta, 14:00etan, herri bazkaria izango da. Egun osoan Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak arituko dira giroa jartzen. Amaitzeko, Alurr dantza taldeak emanaldia egingo du 18:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!