Alpino Uzturrek irteera antolatu du iganderako

Ataria 2023ko irailaren 26a

Tolosako Alpino Uzturre Mendi Elkarteak irteera antolatu du iganderako, Arabako Valderejo parkera; jada eman daiteke izena.

San Frantzisko eliza ataritik irtengo dira 7:30ean. Gero, Burgosko Tobalina bailaran dagoen Rufrancos herrian hasiko dute txangoa. Vallegrull (1.244 metro) eta Recuenco (1.241 metro) mendiak igoko dituzte. Vallegrull mendia Valderejo parkearen hegoaldean dago, eta Recuenco parkeko punturik garaiena da. Araban dagoen Lalastra herrian (911 metro) amaituko dute ibilaldia. 18,7 kilometroko luzera izango du ibilaldiak, 830 metroko desnibel positiboarekin. Iraupenari dagokionez, 5 ordukoa izatea aurreikusten dute.

Irteeraren prezioa 13 eurokoa izango da bazkideentzat; bazkide ez direnek, 15 euro ordaindu beharko dute. Informazio gehiagorako eta izena emateko hiru aukera daude: Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbide elektronikora mezua bidaliz edota 943 652 789 telefono zenbakira deituz.

Hemen ikusi daiteke irteeraren bideoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!