Hitzaldi sorta zabala udazkenean, Tolosako Biodibertsitate Gunearen eskutik

Ataria 2023ko irailaren 19a

Irailaren 20tik abenduaren 13ra bitarte, askotariko 10 saio antolatu dituzte, gehienak, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan; tartean, hiru irteera egingo dituzte Dama Berdea iturritik abiatuta.

Tolosako Udalak biodibertsitatearen kontserbazioan herritarren interesa eta partaidetza sustatu nahian, Biodibertsitate Gunea sortu zuen 2021eko udazkenean. Biodibertsitatea lantzeko gune irekia da, ezagutzan sakontzeko jarduera desberdinak egingo dituzte igandetik hasita.

Azken urteetan, ekintza sorta zabala antolatu izan dituzte, eta udazken honetarako ere egitarau zabala antolatu dute. Zenbait hitzaldi izango dira Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, eta hiru irteera ere egingo dituzte, Dama Berdea iturritik abiatuta.

Egitaraua:

  • Irailak 20, asteazkena
    • 18:00. Espezie exotiko inbaditzaileak (fauna), Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Irailak 29, ostirala
    • 19:00. La Recivilizacion liburuaren aurkezpena, Fernando Valladaresen eskutik.
  • Urriak 4, asteazkena
    • 18:00. Ornitologiaren hastapenak (paseriformeak 1) ikastaroa, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Urriak 18, asteazkena
    • 18:00. Txingudiko estuarioren ekosistemak mintegia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Urriak 22, igandea
    • 9:00. Txingudiko Padurak irteera, Dama Berdea iturritik abiatuta.
  • Azaroak 12, igandea
    • 9:00. Baso Atlantikoaren ekologia irteera, Dama Berdea iturritik abiatuta.
  • Azaroak 15, asteazkena
    • 18:00. Ornitologiaren hastapenak (paseriformeak 2) ikastaroa, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Azaroak 29, asteazkena
    • 18:00. Gipuzkoako anfibioak 1 mintegia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.
  • Abenduak 3, igandea
    • 9:00. Landa Atlantikoaren ekologia irteera, Dama Berdea iturritik abiatuta.
  • Abenduak 13, asteazkena
    • 18:00. Tolosaldean harrapatutako fauna basatiaren azterketaren 2023ko emaitzak mintegia, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!