Pepi Otermin Balda zoriondu dute 100 urte bete dituelako

Ataria 2023ko irailaren 18a

Tolosako alkatearen, Andu Martinez de Rituertoren, bisita jaso du Pepi Otermin Baldak.

Aralarko Malloen altzoan, Intzan (Nafarroa), jaio zen Pepi Otermin Balda, 1923ko irailaren 17an. Urte mordoa darama Tolosan bizitzen, nahiz eta aurrez eskualdeko beste herri batzuetan ere bizi izan den, Ibarran edo Gaztelun esaterako. Gisa honetako mendeurrenetan egin ohi den moduan Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkatearen bisita jaso du eguerdian, eta lore sorta bat oparitu dio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!