Autobus zerbitzu berezia, Sonakay taldearen kontzertura joan-etorria egiteko

Ataria 2023ko irailaren 19a

Irailaren 23an, 19:00etan, Urkizuko auzoan egingo den kontzerturako autobus zerbitzu berezia jarriko du Tolosako Udalak. Izena emateko azken eguna bihar izango da kultura@tolosa.eus helbidera idatziz. 

Datorren larunbatean, hilak 23, Sonakay talde donostiarrak kontzertua eskainiko du Urkizuko auzoan, Kultura Plazara: beste plazak egitasmoaren barruan. Orain arte landa auzoetako kontzertuekin egin den bezala, ekitaldi honetarako ere autobus zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak, ikuskizunera joan-etorria egiteko.

Hori horrela, irailaren 23an, kontzertua 19:00etan hasten dela kontutan izanda, 18:00etan irtengo da autobusa Urkizurantz San Frantzisko elizaren pareko geldiunetik. Itzulera, halaber, ekitaldia amaitu ostean egingo da.

Interesdunek aurrez eserlekua erreserbatu behar dute eta kasu honetan, bihar izango da izena emateko azken eguna, kultura@tolosa.eus helbidera idatziz. Bertan izen-abizenak, eserleku kopurua eta harremanetarako telefono bat zehaztu behar da. Zerbitzua doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!