Auto klasikoen geraleku izango da Tolosa

Ataria 2023ko irailaren 15a

Tolosaldeko igaro da bira. UNAI OSA

Datorren irailaren 23an, larunbatean, San Sebastian Circuit Spirit, auto klasikoen bira, Tolosatik igaroko da. Sei auto Plaza Zaharrean ikusgai izango dira eguerdian, eta gainerakoak, San Estebango aparkalekuan hartuko dute atseden.

Aurreko egunean, ostiralean, abiatuko da San Sebastian Circuit Spirit delakoa, hau da, auto klasikoen bira. Eta Gipuzkoan barrena ibiliko denez, Tolosan ere izango du bere sartu-irtena. Seigarren edizioan 100 auto klasikotik gora parte hartuko dutela aurreikusi dute antolatzaileek.

Larunbat eguerdian iritsiko dira kotxeak Tolosara, Olarraindik sartuta. San Estebango aparkalekua izango dute geraleku, baina sei auto Plaza Zaharrera eramango dituzte, herritarrek bertatik bertara ikusi ahal izateko.

Parte hartzaileek Ferialekuan bazkalduko dute eta bazkal ondoren birarekin jarraituko dute, Tolosa erdigunea zeharkatuz: San Frantzisko pasealekua, Nafarroa etorbidea, Santa Klara eta Larramendi zubia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!